lunes, 30 de abril de 2012

Google ekosistema

Ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistema da, elkarreraginean dauden osagaiak. 
 Wikipediaren arabera: Ekologian, ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistema da. Oro har, ekosistema batean ingurune fisikoa (hau da, faktore abiotikoak: arrokak, lurzorua, ura, etab.) eta elementu biotikoak (landareak, animaliak), habitat berean kokatuta egonik, elkarrekin harremanetan daude, sistema bat osatuz.  Ekosistemaren kontzeptuaren ideia nagusia da izaki bizidunek inguruan duten elementu fisiko bakoitzarekin elkarrekintzak sortzen dituztela. 


Google ekosistema, gainontzeko ekosistemaen moduan, osagai ezberdinez osatuta dago. Kasu honetan ez dira ez animaliak, ez landareak eta ez arroka izango, HERRAMIENTAK baizik. Herramienta hauek, bakoitzak bere funtzioa du, adibidez korreoa, bloga, kalendarioa..., Baina hauek euren artean lotura egongo dira ere eta bata bestean elkarreragingo dute. Kasu honetan, adibidez, korreoa kalendarioarekin lotuta egongo litzateke. Edo bloggeren sartzeko correoarekin egin behar duzu,...Beraz, googlek eskaintzen dituen herramienta guztiak beraien artean lotuta daude eta ondorioz ekosistema bat osatzen dute.





Los 100 lenguajes


lunes, 2 de abril de 2012

MODERNOAK?


Modernoak

ONINTZA ENBEITA
Nire lagun gehienek tangak erabiltzen dituzte, modernoagoa delako kuleroak baino. Esaten didate erosotasunagatik dela, eta barre egiten didate nik beti kuleroak erabiltzen ditudalako. Badago bat, medikuarengana joan behar duenean, kuleroak janzten dituena, eta beste batek, tanga kendu eta kuleroak janzten ditu lotara joateko. «Ea», esaten diot nik, «oherakoan, denok egon nahi izaten dugu eroso, eta oherako kuleroak janzten badituzu, nola sinetsiko dut erosotasunagatik erabiltzen duzula tanga?». Lagun bat daukat gauza modernoak erosteko obsesioa duena: arropak, altzariak, kotxea… denak izan behar du modernoa haren gustukoa izateko; nahiz eta gero orain dela 50 urteko ideiak defendatuko dituen zenbait gairi buruz ari denean. Gurasoei brometan esan nien behin umedun nengoela, eta amak penaz esan zidan ez dela uste duen bezain modernoa: aita zein den izan zen bururatu zitzaion lehen galdera. Modernoak izan behar dugu: eta zer da moderno izatea? Gauza berriak modan jarri nahi dituenak, ordura arte egondakoak apurtu egin behar ditu. Horregatik ateratzen naiz kulerorik ez tangarik gabe egun errebeldea daukadanean: iraultza txikiak barrutik kanpora egin behar direlako, jendeak bere modukoa zarela pentsatzen duen bitartean.

Munduan 100 pertsona biziko balira..