domingo, 20 de mayo de 2012
miércoles, 16 de mayo de 2012
Sentimenduak lantzen
Movie maker-en egindako II. bideoa.
Unkina eskolako 5 urteko gelako haur hezkuntzako haurrek sentimenduak lantzerakoan egindako muralaren bideoa da hau. Bertan haurrek beldurra, poza, haserrea eta tristuna noiz sentitzen duten adieraziko dute marrazkien bidez.
martes, 15 de mayo de 2012
Gradurako egokitze kurtsoak irakasleentzat
Datorren ikasturtean Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Gradurako egokitze kurtsoak eskaini behar ditu irakasletzan diplomatuak direnentzat.
Antolatu diren kurtsoak hiru multzotan banatuko dira:
- Norberaren diplomatura Gradu bihurtzea.
- LHko diplomatura Gradu bihurtzea, baina beste Ibilbide edo espezialitate batean.
- Edozein diplomatura (HH edo LH) Gradu ezberdin batera egokitzea.
Informazio gehiago: http://www.mondragon.edu/eu
Sare sozialak hezkuntzan. Alde batera utzi edo aukera baliatu
Hona hemen artikulu interesgarri bat: http://www.hikhasi.com/artikulua/1675
miércoles, 9 de mayo de 2012
lunes, 30 de abril de 2012
Google ekosistema
Ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistema da, elkarreraginean dauden osagaiak.
Wikipediaren arabera: Ekologian, ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistema da. Oro har, ekosistema batean ingurune fisikoa (hau da, faktore abiotikoak: arrokak, lurzorua, ura, etab.) eta elementu biotikoak (landareak, animaliak), habitat berean kokatuta egonik, elkarrekin harremanetan daude, sistema bat osatuz. Ekosistemaren kontzeptuaren ideia nagusia da izaki bizidunek inguruan duten elementu fisiko bakoitzarekin elkarrekintzak sortzen dituztela.
Google ekosistema, gainontzeko ekosistemaen moduan, osagai ezberdinez osatuta dago. Kasu honetan ez dira ez animaliak, ez landareak eta ez arroka izango, HERRAMIENTAK baizik. Herramienta hauek, bakoitzak bere funtzioa du, adibidez korreoa, bloga, kalendarioa..., Baina hauek euren artean lotura egongo dira ere eta bata bestean elkarreragingo dute. Kasu honetan, adibidez, korreoa kalendarioarekin lotuta egongo litzateke. Edo bloggeren sartzeko correoarekin egin behar duzu,...Beraz, googlek eskaintzen dituen herramienta guztiak beraien artean lotuta daude eta ondorioz ekosistema bat osatzen dute.
Wikipediaren arabera: Ekologian, ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta biologikoek osatzen duten sistema da. Oro har, ekosistema batean ingurune fisikoa (hau da, faktore abiotikoak: arrokak, lurzorua, ura, etab.) eta elementu biotikoak (landareak, animaliak), habitat berean kokatuta egonik, elkarrekin harremanetan daude, sistema bat osatuz. Ekosistemaren kontzeptuaren ideia nagusia da izaki bizidunek inguruan duten elementu fisiko bakoitzarekin elkarrekintzak sortzen dituztela.
Google ekosistema, gainontzeko ekosistemaen moduan, osagai ezberdinez osatuta dago. Kasu honetan ez dira ez animaliak, ez landareak eta ez arroka izango, HERRAMIENTAK baizik. Herramienta hauek, bakoitzak bere funtzioa du, adibidez korreoa, bloga, kalendarioa..., Baina hauek euren artean lotura egongo dira ere eta bata bestean elkarreragingo dute. Kasu honetan, adibidez, korreoa kalendarioarekin lotuta egongo litzateke. Edo bloggeren sartzeko correoarekin egin behar duzu,...Beraz, googlek eskaintzen dituen herramienta guztiak beraien artean lotuta daude eta ondorioz ekosistema bat osatzen dute.

lunes, 23 de abril de 2012
miércoles, 18 de abril de 2012
martes, 17 de abril de 2012
sábado, 14 de abril de 2012
lunes, 2 de abril de 2012
MODERNOAK?
Modernoak
ONINTZA ENBEITA
Nire lagun gehienek tangak erabiltzen dituzte, modernoagoa delako kuleroak baino. Esaten didate erosotasunagatik dela, eta barre egiten didate nik beti kuleroak erabiltzen ditudalako. Badago bat, medikuarengana joan behar duenean, kuleroak janzten dituena, eta beste batek, tanga kendu eta kuleroak janzten ditu lotara joateko. «Ea», esaten diot nik, «oherakoan, denok egon nahi izaten dugu eroso, eta oherako kuleroak janzten badituzu, nola sinetsiko dut erosotasunagatik erabiltzen duzula tanga?». Lagun bat daukat gauza modernoak erosteko obsesioa duena: arropak, altzariak, kotxea… denak izan behar du modernoa haren gustukoa izateko; nahiz eta gero orain dela 50 urteko ideiak defendatuko dituen zenbait gairi buruz ari denean. Gurasoei brometan esan nien behin umedun nengoela, eta amak penaz esan zidan ez dela uste duen bezain modernoa: aita zein den izan zen bururatu zitzaion lehen galdera. Modernoak izan behar dugu: eta zer da moderno izatea? Gauza berriak modan jarri nahi dituenak, ordura arte egondakoak apurtu egin behar ditu. Horregatik ateratzen naiz kulerorik ez tangarik gabe egun errebeldea daukadanean: iraultza txikiak barrutik kanpora egin behar direlako, jendeak bere modukoa zarela pentsatzen duen bitartean.
sábado, 31 de marzo de 2012
Haur poesia
HAUR POESIA ETA BIZITZA
JUAN KRUZ IGERABIDE/
![]() |
Haur poesiaren ikuspegi jolastia nuen nik maisu hasi nintzenean hogei urterekin, bizarra irten berria, ni neu ere ume izan berria alegia. Haur poemak, batik bat, jolas poemak ziren, edo eskolan buruz ikasaraziak zizkiguten erretolika ulergaitzak. Poesia, benetako poesia, beste nonbait zegoen. Haur poesia irakurrita ez zen sentitzen Neruda edo Aresti irakurrita bezainbateko emoziorik, Paco Ibañezek kantaturiko Alberti, Lorca, Leon Felipe eta halakoek eragiten zuten zirrararik, eta berdin Letek edo Imanolek. Hots, amildegi bat zegoen haur poesiaren eta benetako poesiaren artean. Ikuspegi horrekin hasi nintzen maisu lanetan, harik eta esku artera liburu bitxi bat jausi zitzaidan arte: Maria Rosa Colaço portugaldar maistraren Poesia y vida, antologia gazteleratua. Jo eta ma geratu nintzen; poema xumetan xume haietan benetako zirrarak zeuden, bizitzaren emozio benetakoak, eta haurrek asmaturikoak ziren, batzuk oso haur txikiek (gero irakasleak papereratuak). Probak egiten hasi nintzen gelan; gogoan dut lehen mailako haurrekin nengoela, eta irakurtzen eta idazten ikasten ari nintzaiela. Colaçoren liburuko poemak irakurtzen nizkien astean pare bat bider, eta gero paper bat ematen nien, nahi zutena ipintzeko. Marrazkiak egiten zituzten gehienetan, baina hasi ziren, batean bat, beste batean beste bat, entzuten zituzten antzeko bizikizunak idazten.
Aurrerantzean, zerbait aldatu zen nigan. Gizakiaren arazorik behinena existentziala da; lehenik, bizirik irautea; eta, bigarrenik, zertarako bizi den galdetzea eta erantzuten saiatzea. Jaiotzatik beretik hasten du haurrak lehen borroka, bizirik irautearena, eta berehala ikasten du kezka hori irakurtzen amaren begietan, aitaren bekokian. Bigarren pausoa hizkuntza ikastearekin berarekin datorkio: lehen hitzak, ama, aita, janarien izenak horiek guztiak dira lehen harridura existentzialaren adierazgarriak. Hortik poesiara pauso txiki bat besterik ez dago.
Duela pare bat urte, Avilan hitzaldi bat eman nuen haur poesiaz, eta amaieran maistra portugaldar bi hurbildu zitzaizkidan. Maria Rosa Colaço ezagutzen zutela adierazi zidaten; oso gaixo omen zegoela. Besarkada bat bidali nion, eta nigan izandako eraginaren aitorpena. Haren izena ez da poeta ospetsuenen artean ageri, baina bizitzan oso gutxik eman didate hark bezainbateko zirrararik. Orain irakurtzen ditut poema haiek, eta aitortu behar dut ez direla beste mundukoak, baina lurraren umeltasun epela dute berekin, belarraren eta harrien bizia, eta hori ez da liburu askotan topatzen.
Aurrerantzean, zerbait aldatu zen nigan. Gizakiaren arazorik behinena existentziala da; lehenik, bizirik irautea; eta, bigarrenik, zertarako bizi den galdetzea eta erantzuten saiatzea. Jaiotzatik beretik hasten du haurrak lehen borroka, bizirik irautearena, eta berehala ikasten du kezka hori irakurtzen amaren begietan, aitaren bekokian. Bigarren pausoa hizkuntza ikastearekin berarekin datorkio: lehen hitzak, ama, aita, janarien izenak horiek guztiak dira lehen harridura existentzialaren adierazgarriak. Hortik poesiara pauso txiki bat besterik ez dago.
Duela pare bat urte, Avilan hitzaldi bat eman nuen haur poesiaz, eta amaieran maistra portugaldar bi hurbildu zitzaizkidan. Maria Rosa Colaço ezagutzen zutela adierazi zidaten; oso gaixo omen zegoela. Besarkada bat bidali nion, eta nigan izandako eraginaren aitorpena. Haren izena ez da poeta ospetsuenen artean ageri, baina bizitzan oso gutxik eman didate hark bezainbateko zirrararik. Orain irakurtzen ditut poema haiek, eta aitortu behar dut ez direla beste mundukoak, baina lurraren umeltasun epela dute berekin, belarraren eta harrien bizia, eta hori ez da liburu askotan topatzen.
jueves, 29 de marzo de 2012
martes, 27 de marzo de 2012
HEZKIDETZA
Hezkidetza, detaile sutilen indarra
Hezkidetza
ez da puri-puriko gaia eskoletan, nahiz egunero senarrak akabatutako
emakume bat agertu telebistan. Kontzientziaz, eskubide berdinak onartzen
dizkiegu emakumeei eta gizonei. Horregatik, gero eta zailagoa zaigu
gure eguneroko bizitzan dagoen androzentrismoa ikustea, gure izaeran
barneratua duguna. "Normaltasuna" da arazoa. Erabat "normala" iruditzen
zaigun zerbait zalantzan jartzen hastea bera zaila da. Horretarako,
zentzu analitikoa behar da, eta distantzia hartu. Detaile sutiletan
erreparatzea omen da gakoa. Zeure burua da zalantzan jartzen duzuna,
ordea, eta prozesu horiek beldurra sortzen dute.
Neska-mutilak elkartzea ez da hezkidetza
Eskola mistoa 60ko hamarkadan sortu zen Hego Euskal Herrian. Neskek eta
mutilek bereizita ikasten zuten ordura arte. Eskola mistoa
sortzerakoan, ordea, ez zuten planteatu ere egin zer ekar zezakeen
neskak eta mutilak espazio fisiko berean elkartzeak, hain justu gizartea
sexista denean, eta gizontasuna emakumetasunaren gainetik dagoenean
eguneroko bizitzan. Honela dio Maria Jose Urruzola hezkidetza
aholkulariak "La educación de las niñas desde el feminismo de la
diferencia" artikuluan: "Ez zen gizonezko generoaren eta emakumezko
generoaren kritikarik egin. Ez zen nesken aldeko diskriminazio
politikarik aurreikusi. Ez zen argitu pertsona bezala zer balioetan
heziko ziren. Ez zen aztertu irakasgaietan transmititzen zen
androzentrismoa; esaterako, historian, filosofian, zientziatan... Eta ez
zen kontuan hartu emakumeei egozten zaizkien rolei balio gutxiago
ematen zaiela gizartean, gizonen rolei baino".Eskolak lan munduan
integratzeko prestatzen ditu ikasleak, alegia, alor publikorako,
gizonezkoen mundua izan den alor horretarako. Emakumeen generoari
lotutako gaitasunak bigarren mailan geratu dira. Ana Agirre Emakundeko
prestakuntza arduradunak azaltzen duenez: "eskolak bizitzarako baliagarri diren balio guztiak integratu behar lituzke, bai emakumezko bai gizonezko generoari atxikitakoak.
Eta denei eskaini behar zaizkie, neskei eta mutilei. Hori litzateke
benetan aukera berdintasunerako heziketa eskaintzea".Hezkidetza zehar
lerro bihurtu zen 90ko hamarkadan eta, berez, lorpen handia zena
(ikasgai guztiak genero ikuspegitik birplanteatzea eskatzen baitzuen),
praktikan "inoren ardura ez izatea" bihurtu da. Denek onartzen duten
kontsigna bat gehiago da hezkidetza, baina praktikan inork heltzen ez
diona.
ARTIKULU OSOA IRAKURTZEKO ikus HIK HASI aldizkaria
martes, 20 de marzo de 2012
Nola landu sexu aniztasuna eskolan?
ESKOLARAKO PROPOSAMENAK
Pablo Cantero: “Ikasle gay, lesbiana eta transexualen beharrei erantzuten jakin behar dugu”
Gehituk Haurtzaroan afektibitate eta sexu aniztasunean heztea izeneko jardunaldiak antolatu ditu eta bertan parte hartu du Pablo Cantero Extremadurako Fundación Trianguloko kideak. Ikasgelan gai hori lantzeko baliabideak erabiltzeko deia luzatzen du.
Nola landu beharko litzateke sexu aniztasuna eskolan?
Abiapuntua, hizkuntzaren eraldaketa izan beharko litzateke. Ikerketek diote, hizkuntza homofoboa oso bortitza izan daitekeela haur gay eta lesbianentzat, edota guraso homosexualak dituen haurrarentzat. Oso ohituak gaude egunerokotasunean hizkuntza hau erabiltzera: maritxu, marimutil, marikoi… Gehienetan iraina da helburu. Batek, homosexuala izan aurretik ere, badaki iraindua izan daitekeela. Ez badugu hezkuntza espazioetan erabiltzen dugun lengoaia aldatzen, konplexua izango da beste ekintza batzuk eta materialak sartzea ikasgelan. Hizkuntzak, neskatila batek edo mutiko batek munduaren ikuspegia eraikitzen dagoen horretan, mundu ikuskera egituratzen lagunduko dio.
Bestalde, esaten ez dena, ez da existitzen! Ez badugu sexu aniztasunari buruz hitz egiten, ikusezina bihurtzen dugu. Ezin dugu gure diskurtsoetatik errealitatea ezkutatu.
Ba ahal dugu nahiko tresna, baliabide eta formazio eskura?
Sarri pentsatzen dugu tresna gutxi daudela sexu aniztasuna lantzeko, baina badaude: liburuak, karta-jokoak, jolasak, ipuinak, filmak, bideoklipak… Haur literaturan hainbat modutara landu daiteke gaia; sexu bereko bikote baten harremana izan daiteke ipuinaren haria, edo hori bigarren mailako datua izan daiteke soilik, eta ikaskuntza hori ere oso positiboa da. Betiko liburuak erabil ditzakegu, guk geuk malgutasunez moldatuz.
Bestalde, jolas eta jostailuei dagokienez, marko heterosexual bakar eta sexista horretatik atera eta neska-mutilei nahi duten jolasekin ibiltzen lagundu behar diegu. Mutikoak panpinekin jolastu nahi badu ezin diogu aukera hori mugatu, alderantziz, jolasa etxeko lanak eta ardura banaketak lantzeko erabil dezakegu. Guk ez badiogu horretarako aukerarik ematen eta ez badiogu bide horretan laguntzen, gero zaila izango da heldua denean hori barneratzea.
Haurtzaroan eraikitzen diren harremanak lantzeko moduak ere garrantzia handia du.
Atxikimendua daukagun pertsonekiko harremanak oso garrantzitsuak dira, ondoren jendearekin erlazionatzeko modua eraiki ahal izateko. Era berean, haurrek beste haurrekin eraikitzen dituzten harremanak oso garrantzitsuak dira jolas sozialak lantzeko. Hezitzaileok ez dugu beldurrik izan behar haurrak maitasun jolasekin badabiltza, eta inolaz ere ez ditugu gutxietsiko haurrak une horietan sentitzen dituzten sentimenduak. Haurra maitemintzen bada, sentimendu hori sentitzen, ezagutzen eta onartzen ikasiko du eta horri garrantzia eman behar diogu, balioa kendu gabe. Eta noski, ez dugu guk orientatuko alde batera edo bestera. Bere bat-batekotasuna izango da bilaketa eta ikerketa gidatuko dituena.
Aniztasunean sexu eta afektibitate hezkuntza: zehar lerro ala eduki gisa?
Azken finean, sarritan hezitzaileak edukiak lantzen ditu batez ere eta hain oinarrizkoak diren gaiak alde batera uzten ditu. Haur Hezkuntzan, adibidez, hezitzailearentzat errazagoa da jarrerak lantzea egiturak berak malgutasun gehiago daukalako, baina goragoko etapetan zailagoa da. Gainera, zehar lerroak askotan hezitzaileen borondatearen esku gelditzen dira. Hortan datza “Herritartasunerako Hezkuntza” delako ikasgaiaren garrantzia. Ikasgai horretan lortu dugu sexu aniztasunaren gaia lantzea, nahiz eta eliza katolikoa atal horiek kentzeko prest agertu den. Ikasgai honek aukera ematen du gai hauek curriculum barruan jorratzeko: desberdintasunaren balioa, homofobiaren lanketa, familia homoparentalak eta sexu eta afektibitate aniztasuna. Ez dut uste hori irtenbidea denik, aproposena ikasgelatik bertatik egitea izango litzateke, edozein gaitan. Baina hori konplexuagoa denez, aukera ona da.
Ikasgelak aniztasun gelak izan behar dira eta ikasle anitz bakoitzari daukagun onena eskaini behar diogu. Eta ikasle gay, lesbiana edo transexualen beharrei erantzuten jakin behar dugu.
Ze paper betetzen dute komunikabideek?
Komunikabideek, sarri, gustatzen ez zaizkigun ereduak erabiltzen dituzte, estereotipoetara jotzen dutenak. Baina gu geu balia gaitezke telebistak eskaintzen dizkigun irudiez, eta ikasgelan horiek profitatu.
Adibidez, duela gutxi arte telebistan familia tradizionalaren irudia soilik agertzen zen, baina gaur egun telesailetan familia eredu berriak ere ari dira sartzen: berregituratutako familiak, guraso bakarreko familiak...
Gaur egun, komunikabideetako eredu homosexual positiboenak aukeratu eta ikasgelan horien inguruan hitz egin, gaia landu eta diskurtsoak berreraiki ditzakegu. Noski, arazo gehiago izango ditugu lesbiana erreferenteak aurkitzeko, gay erreferenteak baino. Lesbiana izateak, emakume izatea dakar, beraz, diskriminazioa bikoitza da eta are ikusezinagoak bihurtzen dira jendartean.
Sexu aniztasuna lantzeko materiala
Haur literatura:
- Ene amak. SOODEN, Vanessa (euskaratzailea Belene Salazar Larrañaga), Mairi argitaletxea, Sopela.
- Aitorrek bi ama ditu. MENDIETA, Mari Jose eta ZABALETA, Jon (ir.), Erein, Donostia, 2004.
- Ane eta ahatetxoak. R. LORENZO, Manuel eta ERLICH, Bernardo (ir.), Afortiori, Bilbo, 2005.
- Elkarren gustokoak gara. JuanolO, Tandem Edicions, 2006 (euskaratzailea Kattalingorri).- Marrazteko gaiak. EIROA, Mauro eta DOMÍNGUEZ, Angel (ir.), Afortiori, Bilbo, 2005.
- Pirritx eta Porrotx: Gorka kopontzailea. MURUA, Mitxel eta TOKERO, Julen (ir.), Elkarlanean, Donostia, 2005.
- Iris eta Lila. MUJIKA FLORES, Ana, Aldarte: Gay, lesbiana eta transexualei arreta zentroa,Berdindu: Lesbiana, gay eta transexualen arretarako euskal zerbitzu, Bilbo, 2005.
- Txiukue. OLAIZOLA, Alaitz eta ZABALETA, Jon (ir.), Erein, 2005.
Ikas-liburua:
- Kilimak. Sexuen Hezkuntza lantzeko ikas-liburua. 8-10 urte. SANCHO, Nerea eta LANDA, Ivan (ir.), Erein, 2006.
Jolasak:
¿QUIEN VIVE AQUI?, Ekilikua, Nafarroa. Aniztasuna lantzen duen mahai jolasa. Fitxak euskaraz ditu.
Karta-jokoak:
- Pirritx eta Porrotx: familien karta jolasa. Gehitu, Agipase, Beroa, Ume alaia Elkar eta Katxiporreta
- 7 famili eredu. Aldarte eta Berdindu.
Berdindu eta Aldarte elkarteen maleta didaktikoa:
DVDa, zikloetarako lan koadernoak, Iris eta Lila liburua, familientzat gida didaktikoa, karta-jokoa eta posterra biltzen ditu material honek. 2006ko Emakunde saria jaso du.
Pelikulak, bideoak, bideoklipak: ikus-entzunezkoak.
Ikus-entzunezkoak oso baliagarriak izan daitezke ikasgelan ikusteko, adinaren eta denboraren arabera egokituz. Ikus-entzunezkoen bitartez, barne emozioak landuta eztabaida eta hausnarketa dinamikoak egin daitezke.
Ipuin kontalaritza
Baliabide garrantzitsua da ipuina, eta are gehiago ondo kontatzen denean. Komunikatzeko tresna aparta, arreta gorputzean, ahotsean eta keinuetan bereganatzen delarik. Magiaz zipriztinduz eta bere funtzio ludikoaz baliatuz, ipuinaren bitartez eraldatzen den jendartea plazara daiteke. Belarriak goxatu bitartean, mezuak trasmititu daitezke eta aniztasuna lantzeko baliabide aberatsa da.
domingo, 18 de marzo de 2012
HAURRAK AFEKTIBITATE ETA SEXU ANIZTASUNEAN HEZTEN
Pertsona bakoitzak, sentitzeko, adierazteko eta bizitzeko modu
propioa eta berezia du. Pertsona bakoitza bakarra eta berezia da eta beraz,
bakoitza sexualitate bat dela diogu.
Erotika adierazteko moduak anitzak dira eta bakoitzak bere
bizipen propioak ditu bere sexuazio prozesuan. Horrek sexualitate bakoitza
berezi eta bakar egiten du.
Haur bakoitzari, aukera guztietan bizitzeko eta hezteko
eskubidea izatea bermatu behar zaio.
HAURTZAROTIK AUKERAK MUGATU GABE
Sexu aniztasuna lantzen denean, sarri modu puntualean egiten da
eta gainera, haurrak nahiko koskortuta daudenean. Eta zer zentzu du
nerabezaroan sexu aniztasunaz hitz egiteak ordu arte jaso duen guztia marko
heterosexual batean kokatua izan bada?
Jasotzen den eredu sexuala, koitora eta ugalketara mugatzeaz
gain, sexualitate genitalizatua da. Eskolan, sexu hezkuntza egiten denean
gehien lantzen diren irudiak zakilak eta aluak dira eta harreman sexualei buruz
hitz egitean koitoari buruz hitz egiten da. Ikuspegi horrek, pertsonen aukerak
mugatzen ditu eta ez du batere laguntzen beren garapenean, adituen ustez.
Horrez gain, materiala, ipuinak, marrazkiak eta hizkuntza bera ere,
heterosexistak dira. Beraz, haurrak igurikapen heterosexualean hezten ari gara.
Bestalde, kontuan hartu beharko lirateke ikasgeletan gero eta
anitzagoak diren familia ereduak: guraso bakarrekoak, aiton-amonek zaintzen
dituzten haurrak, banandutakoak, berregituratuak… eta horien artean, familia
homoparentalak. Ikasgelan ez bada txikitatik sexu eta afektibitate aniztasuna
lantzen, zaila egingo zaie beren familia ulertzea.
Sexu hezkuntzaren helburua, emakumezkoak eta gizonezkoak
zoriontsuak izateko beren gorputzak ezagutzen, onartzen, beraien sexualitatea
bizitzen eta erotika propioa adierazten ikastea da. Eta horretarako,
beharrezkoa da sexu aniztasunean heztea, lehen eta bigarren mailako
sexualitaterik ez dagoela erakutsiz. Curriculumeko gai guztietan islatu beharko
litzateke aniztasuna.Eta era berean, zuzenean landu daitezke desira orientazioa,
homosexualitatea eta homofobia, baina betiere aurretik marko orokorragoan landu
badira. Sexu hezkuntza aniztasunaren eta generoaren ikuspegitik eskola garai
guztietan egin behar da, beti dago zer egina eta zer esana.
Haurraren sexu garapena aniztasunean
Luzaroan, haurrek sexualitaterik ez dutela pentsatu izan da,
baina egun badakigu badutela, eta onarpen horrek, balioa ematen dio sexualitate
horri. Gure sexuazio prozesua jaiotzatik heriotzaraino jarraia, dinamikoa eta
aberastasunez beterikoa da eta prozesuaren lehen garaiak ezagutzeak prozesu
osoa hobeto ulertzen lagunduko digu. Haurdunaldian, nola sexuatuko garen
baldintzatzen hasten da: kromosomak, gonadak, hormonak, barne eta kanpoko
genitalen garapena, nerbio sistema zentrala… Eta medikuak gurasoei haurraren
sexua esaten dien unetik, haien igurikapenak martxan jartzen dira. Behin haurra
jaio eta ikusi ostean, sexua esleitzen zaio. Familiak modu desberdinean ikusiko
du haurra, neska edo mutila izan. Sozializazio desberdinduaren hastapenak dira,
eta hori haurraren jokabideetan islatuko da. Eta horrez gain, heterosexualitate
igurikapena ere jada martxan da, hau da, haurra heterosexuala dela pentsatzen
da.
Ez epaitu helduen begiradarekin haurrek egiten dutena
Haurrak ez du hainbeste desberdintzen sexuala eta ez-sexuala, ez
daudelako sentsazio erotiko zurrunak, geroago egongo diren moduan. Gainera,
beraientzat gorputzeko zonalde erotikoenak ez dira genitalak. Haur sexualitatea
urrun dago sexualitatearen ikuspegi genitalizatutik eta ugalketarako sexualitatearen
ikuspuntutik. Helduek baino gutxiago desberdintzen dituzte desira erotikoak
desira afektiboetatik. Beraientzat dimentsio sexuala, afektiboa eta soziala oso
lotuak daude. Bestalde, helduontzat jokaera erotikoak esanahi asko dituzte,
konnotazio ugari: desira, ekarpena, konpromisoa, maitasuna, plazera, pasioa…
Haurrentzat esanahi horiek guztiak urrun gelditzen dira. Eta helduok, sarri,
haurren jokaerak aztertzean guk sexualitatea ulertzen dugun ikuskeratik egiten
dugu, eta une horretan jada erantzun bat ematen ari gara haurraren sexu
hezkuntzari.
Lotura afektiboen garrantzia
Haurra atseginak eta desatseginak gidatzen du. Beraz, haurrak
plazera eta lotura afektiboak izateko behar handia sentitzen du. Gizarte
estimuluek erakartzen dute haurra: ukimena, giza aurpegia, ahotsa… Lotura
afektiboak bizitzan zehar sexualitatearen bitartekari izango dira, baina are
gehiago haurtzaroan. Sexu heziketa, atxikimendu harremana duten pertsonekin
hasten da. Eta garrantzitsua da haurrak, neska eta mutil bakoitzak, bere burua
ezagutzen eta onartzen ikastea, eta gai izatea bere erotika modu zoriontsuan
adierazten ikasteko. Gertuko pertsonekin ikasten da modu intimoan komunikatzen:
laztanak, hitz goxoak, azalaren kontaktua, eskua ematea, musuak, besarkadak…
Haurrak pertsona horiekin segurtasun eta babes sentimendu positiboak biziko
ditu, eta hor ikasten du haurrak maitatua izateko eskubidea duela. Sexualitate
hori, bisexuala, homosexuala edo heterosexuala izango da.
Jaio eta urte t´erdira aldaketa handiak gertatzen dira haurraren
bizitzan. Gaitasun motoreak (ibili, bakarrik jan, jantzi..) eta linguistikoak
eskuratzen ditu eta ondorioz autonomia maila areagotzen du. Jada gizarte arauak
hautematen doa eta oso desberdina da arau horiek arrazoituz ikastea edo ez.
Garai honetan jeloskortasunak gainditu beharko ditu, gertuko pertsonen begiko
bakarra ez dela konturatuko delako. Garrantzi handia izango du atxikimendu
harremana pertsona bat baino gehiagorekin izanak.
Haurraren sexu kuriositatea
Haur guztiek dute sexu kuriositatea eta horrek ikaskuntza
prozesua indartzen du. Sexualitatearen inguruan hitz egin behar dugu eta
kontziente izan behar dugu haurrarentzat hitza esanahiez betetzen hasiko dela.
Eta zein esanahi jasoko du guk zakilei, baginei eta koitoari buruz soilik hitz
egiten badiogu? Afektibitatearen eta sexualitateen inguruan hitz egin beharko
diogu informazio egokia emanez. Gainera, haurren kuriositateari erantzutea ez
da soilik galdera horri erantzutea. Izan ere, badakigu sarri ez dela nahi denaz
galdetzen.
Bestalde, homosexualitatea, heterosexualitatearekin batera gure
diskurtsoetan agertzen ez bada, heterosexualitate presuntzioan hezten ari gara.
Eta gero, zertarako balio du bat-batean nerabezaroan sexu orientazio
aniztasunaz hitz egiteak, txikitatik eredu heterosexualean soilik hezi baldin
badugu? Sexualitateez eta sexu aniztasunean hezi behar da haurra, etorkizunean
bere beharrak modu naturalean bizitzeko, homosexualitatea modu naturalean
onartzeko eta bere beharrak modu zoriontsuan asetzeko.
Imitazio eta identifikazio ereduak
Haurrak jasotzen duen informazioaz gain, eragin handia du
ingurukoek sexualitatea nola bizi duten. Naturaltasuna eta gardentasuna dira
gakoak, baina horrek ez du esan nahi modu perfektuan egin behar dugunik.
Pertsonak gara eta dudak, lotsak eta beldurrak izan ohi ditugu, perfektuak izan
behar dugula erakutsi diguten arren. Eta horregatik, garrantzitsua da haurrek
hori ikustea, beraiek ere dudak dituztenean, lasai adierazten saiatzeko.
Haurrak bere ingurunean aukeraz betetako eredu anitzak baditu,
zailagoa izango da bera etorkizunean baztertua sentitzea.
Gorputza ezagutzen eta ukitzen
Haurrak, nola ez, bere eta besteen gorputza ukitzeko
kuriositatea du, eta genitalak ukitzekoa ere bai. Esfinterraren kontrola
dela-eta, ordura arte eskura gelditzen ez zitzaion gorputzeko atal bat bistan
izango du, eta gorputzeko beste atalak bezala, hau ere ikertuko du, atsegina
sortuko diolarik. Ukipen horiek hasieran ikerketa badute ere helburu, segituan
plazera ere xede bihurtzen da. Garai bakoitzean modu desberdinean biziko dugu
plazera. Helduen plazera esanahiz betea dago eta haurrena oraindik ez. Gainera,
ez da hain plazer genitalizatua, irekiagoa da.
Masturbazio horren aurrean, helduek izango dituzten jarrerak
erabakiorrak dira haurra eraikitzen ari den sexualitate horretan. Horretarako,
garrantzitsua da hezitzaile batek zer helburu dituen pentsatzea, intimitatea
lantzea, berean uztea... eta horren arabera jokatzea. Ondorio desberdinak
izango ditu egiten denaren arabera. Gerora, haurra bere gelan masturbatzen
bada, desberdina izango da intimitatea bilatzeko egitea edota inork ez
“harrapatzeko”. Eta hor dago gakoa. Haurrak ezin dela masturbatu uste badu,
errudun sentituko da. Eta zoriontsu izan al daiteke errudun sentsazioarekin?
Biren arteko jolasei dagokienez, garrantzitsuena zergatik
sortzen diren eta zer esan nahi duten ulertzea da. Eta hezitzaileek horien
artean hartzen duen jarrera, masturbazioaren aurrean bezala, oso erabakiorra
da. Haurrarentzat agian ez da garrantzitsua neska edo mutil batekin jolastea.
Baina heldu batentzat desberdina izango da. Ondorioz, erreakzioak ere
desberdinak izango dira. Eta une horretan, haurrak erreakzio hori ikasiko du.
Aukerarik ez mugatu
Haurraren sexuazio prozesua aurrera doa eta helduen igurikapenak
prozesu horretan islatzen dira, eta poliki-poliki identitate sexual bat
eraikitzen doa. Urte t´erditik aurrera, jada neskatoek eta mutikoek desberdin
jokatzen dute eta 2 urterako jada, nahiz eta argi esateko gai ez diren, neska
edo mutil sentitzen dira. Baina sentimendu hori ez dute beraien hormonek,
gonadek edota genitalek sortzen, euren itxurak (arropak, ilea…) eta
sozializazio prozesu motz horretan ikasi dutenak baizik. 6 urte dituztenerako
jada gehienak sentitzen dira neskak edo mutilak. Prozesu honetan garrantzitsua
da haurrei erakustea ez dagoela neska eta mutilentzako jolas, arropa ezta
lanbide zehatzik. Haur bati, bere generoarenak kontsideratzen ez ditugun jolas
eta jostailuak gustatzen zaizkionean, helduen beldurrez zipriztindutako gatazka
eta anabasa datoz. Batzuengan, gainera, euren haurra femeninoagoa edo
maskulinoagoa izateko “beldurrak” sortzen dira. Eta beldur horiek gauzak
normalizatuta ez daudela ikusteko adibide sinpleak dira.
Hezitzaileok lan asko egin behar dugu identitate sexuala, desira
orientazioa eta generoa ez nahasten. Eta batez ere, haurrei beren aukerak ez
mugatzen.
Jada 6 urterako arauak onartzen eta jeloskortasunak gainditzen
hasiak dira, eta berdinen arteko taldeak garrantzi dezente du. Sozializazio
agenteek garrantzia eta eragin handia dute. Jokabideekiko kontrol sexuatu bat
dago, neskak eta mutilak desberdin tratatzen direlarik. Eta eskola, ez da
salbuespena.
Eskolan, bere orokortasunean, heterosexualitatean hezten da.
Materialak, egiturak, antolamendua, hezitzaileen hizkuntza eta formazio faltak
sexu aniztasuna behar den bezala ez lantzea dakar. Hortik arazoak familia eredu
anitzak ulertzeko eta homosexualitatea naturaltasunez bizitzeko. Horrez gain,
neskentzako eta mutilentzako rol desberdinak bideratzen dira, gaitasun
desberdinak jorratzen dira eta igurikapen desberdinak daude.
Garai honetan oso ohikoa da haurrei ea neska-lagunik edo
mutil-lagunik baduten galdetzea, betiere norabide bakarrean. Eta batez ere, oso
esanguratsuak izaten dira galdera horren ondoren egiten diren aipuak.Garai
honetan masturbazioaren plazeraz jabe daitezke edo manten dezakete, eta helduen
morala bereganatzen hasten dira, arau unibertsal gisa ulertuz. Horregatik, oso
garrantzitsua da haurrak beste kulturak eta pentsatzeko modu desberdinak
ezagutzea, “unibertsalak” edota finkoak diren gauza gutxi daudela erakusteko.
Sexualitatearen inguruan hitz egiten dugunean ere garrantzitsua da sexu
orientazio anitzez hitz egitea. Esaten ez duguna ikusezina bihurtzen baitugu.
Sexualitatea eta erotika ulertzeko modu desberdinak daude eta hezitzaileek
horri buruzko ikuspegi positiboa ematea garrantzitsua da.
Latentzia etapa delakoa
6-12 urteko etapari sarri latentzia etapa
deitzen bazaio ere, garai honetan haurraren sexuazio prozesua martxan dago eta
bere sexu kuriositatea ere bai. Izan ere, garai honetan entzuten eta ikusten
duen guztiak eragin zuzena du. Beraz, adin hau ez da inondik inora pasiboa eta
poliki-poliki esanahi asko doaz eraikitzen.
Idazlea zu zara idazten duzulako
Itsusiak eta ederrak,
irekiak eta Burugogorrak,
alferrak eta Kementsuak,
zuzenak eta Bihurriak,
gupidagabeak eta Onberak,
argiak eta mozoloak,
Egoistak eta emankorrak,
Egiazaleak eta gezurtiak,
Maitagarriak eta higuingarriak
izan gara luzaroan. Orain, aldatzen ari gara.
JOSEBA SARRIONANDIA
jueves, 8 de marzo de 2012
Telebistarik gabe hazi zen belaunaldi bat existitzen da
oraindik gure artean,
eta horietako inork ez luke gaurko haurra izan nahi.
Gauza guztiak bene-benetakoak ziren:
hildakorik ez zenuen ikusten etxean norbait hil arte,
baina benetakoa zen hilkutxan zegoena.
Denbora pasatzea zure irudimenaren esku zegoen.
Jolasak antolatu behar ziren lagun artean.
Eta gaur hainbat zoritxarren albisterik
ez zen iristen etxeetara.
Horregatik diote haurtzaro zoriontsua izan zutela.
Belaunaldi horretako inork ez du gogoan
umetan aspertzen zenik.
Txandaka hitz egiten badakite,
jendea agurtzen lekuetan.
Gaur egun ikusten duzun adina idiota
ez zuten ikusiko bizitza osoan.
Zure orduak kanpotik
antolatuko zituen tresnarik gabe,
zeure baitatik mamitu behar zenuen denbora.
Gero telebista asmatu zuten aspermenaren kontra,
eta gaurko haurrak
telebista ikusten ere aspertu egiten dira.
Jostailuekin bi egunetan aspertzen dira.
Gurasoekin mahaian bazkaltzen aspertu egiten dira.
Gaitz larri bat eragin dugu haiengan:
irudimena lapurtu diegu, altxorrik ederrena.
Eta hori gabe bizitzen ikasi beharko dute.
Kondena horren sinboloa baino ez da telebista
gaur eguneko haurtzaroan.
- PAKO ARISTI-
oraindik gure artean,
eta horietako inork ez luke gaurko haurra izan nahi.
Gauza guztiak bene-benetakoak ziren:
hildakorik ez zenuen ikusten etxean norbait hil arte,
baina benetakoa zen hilkutxan zegoena.
Denbora pasatzea zure irudimenaren esku zegoen.
Jolasak antolatu behar ziren lagun artean.
Eta gaur hainbat zoritxarren albisterik
ez zen iristen etxeetara.
Horregatik diote haurtzaro zoriontsua izan zutela.
Belaunaldi horretako inork ez du gogoan
umetan aspertzen zenik.
Txandaka hitz egiten badakite,
jendea agurtzen lekuetan.
Gaur egun ikusten duzun adina idiota
ez zuten ikusiko bizitza osoan.
Zure orduak kanpotik
antolatuko zituen tresnarik gabe,
zeure baitatik mamitu behar zenuen denbora.
Gero telebista asmatu zuten aspermenaren kontra,
eta gaurko haurrak
telebista ikusten ere aspertu egiten dira.
Jostailuekin bi egunetan aspertzen dira.
Gurasoekin mahaian bazkaltzen aspertu egiten dira.
Gaitz larri bat eragin dugu haiengan:
irudimena lapurtu diegu, altxorrik ederrena.
Eta hori gabe bizitzen ikasi beharko dute.
Kondena horren sinboloa baino ez da telebista
gaur eguneko haurtzaroan.
- PAKO ARISTI-
martes, 6 de marzo de 2012
Orrialde interesgarria
Hemen dituzue erbiltzeko baliabide ezberdinak: http://lolacas.wordpress.com/category/haur-hezkuntza/
lunes, 5 de marzo de 2012
sábado, 3 de marzo de 2012
jueves, 1 de marzo de 2012
Eskolek sormena akabatzen dute
Hogei minutuko tarte bat hartzeko aukerarik baduzue, ez galdu hitzaldi hau. Robinsonen tesia honakoa da gutxi gorabehera: irakaskuntza sisteman, alfabetatzeari ematen zaion garrantzi bera eman beharko litzaioke ikasleen sormena sustatzeari.
Gaur egungo testuingurua ikusita, ze arrazoi dauka irakaskuntza
ezagupenen transmisio hutsean oinarritzen jarraitzeak? Alde batetik,
internet sareari esker ezagupenen iturri berri eta aberatsak azaldu
dira, eta bestetik berriz, zer irakatsi behar dugu, ez dakigunean
nolakoa izango den gure aurrean daukagun mundu hau hemendik 5 urtetara?
Ze ezagupen transmititu behar zaizkio 2065 urtean lanean jardungo den
ikasleari? Sormena izango litzateke ezezaguna zaigun horri aurre egiteko tresnarik baliotsuena.
Bere ustez, sormena “irakatsi” beharrik ez legoke, haur guztiek barnean
dakarten gaitasuna izanik: gutxienez, irakaskuntza sistemak gaitasun
hori akabatuko ez balu… Miren eta biok buelta asko eman izan diogu gai
honi, baina batez ere aurreko ikasturtean gure alaba Añes (3 urte
orduan) eskolako marrazkiak erakustean “hau horrela egin behar da”
errepikatzen zigunean…Interesgarria baita ere erroreari diogun
beldurrarena: nola sustatu sormena, eskoletan (eta gizarte osoan)
errorea hain gaitzetsia eta zigortua dagoenean? Ba hori, ea 20 minutuko
tarte bat topatzen duzuen. Gainera parreren bat ere botako duzue, hori
seguru…Eta ez izan beldur, komentatu zer iruditu zaizuen.
lunes, 20 de febrero de 2012
miércoles, 15 de febrero de 2012
Olerkia
martes, 14 de febrero de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)